XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta durangarrak asko gizon geyago zelan ziren, ba markiñarrak billur aundiye euken, markiñarrak ilgo zittuela eta Markiñegaz jabetuko zirela.

Eta orduan jun ziren Euliskigana esaten arek durangarrak domiñetan bazittuen edo arei geiyago egiten baeutsen, iru idi narru bete urre emongo eutsezala.

Eta Euliskik azetau eutsen: Baietz.

Baiña orretarako esan eutsen ekarteko berari an inguruan egozan okaanak, keixak, eta azurre euken frute guztiyek.

Eta iru egunien egon zan jan okaana, jan keixe, ta jan ta jan.

Lepa-otzarakadak jaten zittuen.

Eta preparau zan durangarrak etozenerako bera an Iturraldekue esaten deutsen lekuko kamiñuen.

Eta durangarrak andik aurrera eguen Errota esaten deutsen lekuen bera etorri biar eben.

Eta an eguen Euliski zai noz argittuko durangarrak goittik bera.

Eta durangarrok asi zienien mordo andiye, erdiyek inguru edo gitxi gorabera, asi zan Euliski bere agotik, berak barruen eukezan azurrek ametralladorak balire baiño be indar andiyagoaz eta zorrotzago botaten.

Eta durangarrak, erdiyak baiño geiago bertan iltte itxitten zittuen.

Eta bestiak, bizirik geratu zirenak, jun ziren atzera Durangora.

Eta gero markiñarrak orduen iru idi narrukada emon bierrien, bat emon eutsen, idi narrukada bat.

Eta esan eutsen: Konforme zaz orregaz? Eta: Bai, konforme naa.

Artu ta bota beran lepora esku bataaz, eta jun zan atzera elizondoko zelaira, bera lenago egoten zan lekure.